Kaixo lagunok:
Ze moduz inauteriak? ea ongi pasatzen duzuen.
Gure eskolan, ostiralean mozorrotu ginen, asko gozatu genuen. Haur hezkuntzakook, mexikanoz jantzi ginen eta lehen hezkuntzakoak, berriz, errusiarrez. Haurtzaindegian ere haurrak, zabor plastikoetan irudiak eginez mozorrotu ziren. Mozorroak etxetik ekartzen dituzte.
Haurrak hasieratik urduri xamar etorri ziren, beraiendako ospakizun berezia izan zen. Txikienak astoratuta ibili ziren hainbeste jenderen artean eta haur helduagoen babesa izan zuten, guztiak ere primeran ibili ziren.
Argazki mordoa atera nuen arren, ezin izan dut blogera igo, ez bait nuen baimenik.
Praktikak laister amaituko dira, beraz, gozatu azkenengo astea eta laister elkar ikusiko dugu.
Agur eta ondo segi.
Archivado en: Huhezi Etiquetado: | 3. mintegia