kaixo aspaldikoz,
Hemen nator berriro bueltan, egia esan aspaldian nire inguruan ez da ezer apartekorik gertatu. Krisia gora eta krisia behera, Patxi presidente eta betikoak. Inguruan jende asko egoera zailean dagoen arren, uste dut okerrena etortzeko dagola, hala ere, gurea krisia bada, ez dakit zer izango den beste herrialde batzutan gertatzen ari dena, hainbeste dira!. Esaterako, astean bi emakumeren hitzaldi izan dugu, bata mexikarra eta bestea mozambikekoa. hitzaldia interesgarria izan zen, beraien bizipenen berri eman ziguten eta gureekiko interesa erakutsi zuten. Holakoak entzun, prentsa irakurri eta telebista ixotzea nahikoa da gure krisia beste modu batera ikusteko.
Ikusten duzue ez daukadala gauza larregi esateko, beraz, eguraldiaz hizketan hasi baino lehen, agur eta ondo bizi.
Filed under: Nire Txokoa | Etiquetado: nireak | Deja un Comentario »










